1872an hasi ziren meategia ustiatzen, eta eraikin ugari zeuzkan eta dauzka oraindik ere biltegia, tailerrak eta bulegoak kokatzeko; are, Vasco-Navarro trenbidearen geltoki hondatu bat ere badago, kaleak eta instalazioak asfaltatzeko ‘xaflak’ garraiatzeko erabiltzen zutena. Galeria-sistema konplexua bitxia da, arroka blaitzen duten asfalto-geruza oso ikusgarriak dauzkalako. Meategiaren berezitasunik handiena, beraz, asfalto-aberastasun paregabean datza: asfaltoa arrokaren matrizean sakabanatuta ageri da, eta hutsuneak betetzen ditu, tokia xede didaktiko-dibulgatiboz edo xede ekoturistikoz erabiltzeko ezaugarri ezin hobea hori.
Gaur egun, Lucia meategira bisitak egin daitezke, eta bera bihurtu da Arabako Mendialdeko asfalto naturalen meatze-paisaia honen historia kontatzeko bozeramaile.
Informazio gehiago eta erreserbak:
639 310 779
info@asfaltonaturalak.eus
Eman dezagun buelta bat Lucia meategitik Begiratu zer aurkituko duzun barruan