Araban, geologoen, turisten eta naturazaleen arreta neurri berean bereganatu duen toki txundigarri eta bikain bat dago. Atauriko Lucia meategiak benetan harrigarria den fenomeno geologiko bat ezagutzeko aukera ematen die bidaiariei.
Arabako Mendialdea Arabaren hego-ekialdean dago. Arabako zazpi kuadrilletan despopulatuena izaki, nortasun handia ematen dioten natura eta ondare-elementuak dauzka. Bailaren eta mendien artean, arkitektura-ondare berezia eta erlijio-ondare baliotsua dituzten Erdi Aroko hiribilduak daude. Izki natura-parkea eta Vasco Navarro trenbide zaharra nabarmentzen dira.
Lucia meategia 1872an hasi ziren ustiatzen, eta, eraikuntza historikoez gainera, arroka blaitzen duten asfalto-geruza ikusgarriak dituen galeria-sistema konplexu bat dauka. Asfalto-aberastasun horrek toki aparta bihurtzen du hala ekoturismorako, nola dibulgazio hezitzailerako.
Maeztuko diapiroagatik dago asfalto naturala Arabako Mendialdeko arroketan. Fenomeno geologiko horretan, dentsitate gutxiagoko arroka batek gorantz egiten du, milioika urtean, goiko geruzak deformatuz eta zeharkatuz. Eusko-kantauriar arroan, prozesu horrek bidea jarri zuen hidrokarburoak (adibidez, asfaltoak) diapiroaren ertzean pilatzeko.
Descubre la Montaña Alavesa a través del itinerario interpretativo de Paisajes Mineros de asfaltos naturales. Con un recorrido de 39 kilómetros, esta ruta conecta los centros de interpretación de Antoñana, el Parque Natural de Izki en Korres y el futuro Centro de Atauri.
Asfalto naturalen meatze-paisaien interpretazio-ibilbidearen bidez, Arabako Mendialdea deskubrituko duzu. 39 kilometroko bidean, ibilbideak Antoñanako interpretazio-zentroa, Korresko Izki natura-parkea eta Atauriko etorkizuneko zentroa elkarlotzen ditu.