Arabako mendialdeak berezitasun geologiko handia du, eta, hain zuzen ere, berezitasun horrexek ulertarazten du arroketan ageri den asfalto naturalaren magia.
Funtsean, Maeztuko diapiroan oinarritzen da guztia. Geologian, diapirismoa (diapeirein hitz grekotik, zulatu) prozesu bat da, zeinaren bidez gainean dauzkanak bezain trinko eta plastikoa ez den arroka bat, denbora geologikoan (milioika urtean), gorantz egiten hasten baita, goiko arrokak deformatuz, zulatuz eta zeharkatuz. Bukaeran, gainazalera ateratzen da, goraka eta alboz. Horren ondoriozko egiturari, fase bakoitzean, diapiro esaten zaio.
Maezturen ingurua Euskokantauriar arroa izeneko jalkitze-arroan kokatuta dago. Gatz-pareta igo eta finkatzearen ondorioz, hidrokarburoak mugitu eta diapiroaren ertzean pilatzen joan dira; bada, horixe da asfaltoen kasua.