Arabako Mendialdeko hainbat tokitan, asfaltoak kareharrizko arroka-masak (kareharri bituminosoak) blaitu ditu.
Paisaia interesgarri honen historia XIX. mendean eta XX. mendearen lehenengo erdian irmotu zen, eta, asfaltoz bustitako hormetan ez ezik, inguruko herritarren bizitzetan ere iltzatu zen: bertakoek urteak eta urteak eskaini dizkiete meategietako lanei eta xaflak nahiz baldosak ekoizteko lantegiei.
1855ean hasi ziren aberastasun hori ustiatzen; zehazki, Urizaharreko Lotza udalerriaren inguruan, Diana meategiaren mugapean. Gero, Arabako Mendialdeko hainbat lekutan, ustiategi gehiago ireki zituzten, eta, ondorioz, meategi-lagapenak etorri ziren, asfaltoen arloko sozietateak eta konpainiak sortu ziren, eta harrobiak nahiz faktoriak ireki edota itxi zituzten. Meatze-jardueraren zatirik handiena Arraia-Maeztun bildu zen; zehazki, Leorza, Korres, Maeztu eta Atauri udalerrien inguruetan.